Eginkuzuna

ADYPE foro bat da eta aukera ematen die zuzendari guztiei:
  • Beren konpetentziak hobetzeko
  • Lider gisa hazteko
  • Berritzeko eta nazioartera zabaltzeko espiritu horri etengabe eusteko

Helburuak

  • Euskal zuzendarien ordezkari izatea eta Zuzendaritza Batzordeak bere gain hartzen dituen gaietan solaskide izatea.
  • Errealitate ekonomikoarekin eta profesionalarekin bat datorren jarduera-programa bat garatzea, zuzendariei aurrerabideak eta ezagupenak eskainiz, betiere enpresen kudeaketan burutzen duten eginkizun profesionala hobetzeari begira.
  • Bazkideei, beren interesen arabera, hainbat jarduera proposatzea era guztietako esparruetan, hala nola, elkartasuna, RSC, lankidetza, kultura, kirola edota aisialdia.

Erronkak

  • Geografikoa: ADYPEren eta bere jardueren presentzia Gipuzkoara eta Arabara zabaltzea, Bizkaian duen posizioa sendotu ondoren.
  • Jarduerak: Jardueren formatua gosari, konferentzia, mahai-inguru, jardunaldi… eta abarretara hedatu, landu beharreko gaien arabera. IKTak pixkanaka txertatzen joan (webgunea, newsletter, facebook edo twitter), bazkideekin harreman zuzenago bat edukitzeko eta beren arteko hartu-emanak ere sustatzeko. Euskadin egon daitezkeen beste elkarte batzuekin elkartzeko aukerak aztertu.
  • Bazkideak: Ondorengo hauei guztiei bazkide izateko aukera zabaltzea: Enpresako sail desberdinetako arduradun guztiei: Zuzendaritza Nagusia, Gerentzia, Finantzak, Arlo Komertziala, Giza Baliabideak, Ekoizpena, Kalitatea, Nazioartea,… Outsourcing-prozesuen ondorioz enpresarekin lotura estua duten jardueretako Profesional Liberalei. Sektore Publikoko exekutibo eta zuzendariei. Beren ardurapean duten sailaren arabera gazteak, emakume zuzendariak, zuzendari langabeak,… tratamendu segmentatua eginez. 500 bazkideko kopururaino iritsi.
  • Erakunde Laguntzaileak: Egungo lankidetza motak birdefinitu eta bi edo hiru zenbateko neurri biltzen dituzten ekarpen egonkorretara bideratu, jarduera jakin batzuk babesteaz gain. Euskadi osoko erakunde laguntzaile egonkorren kopurua handitu, enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuetara zuzenduz.