Adype | Lan eta Justizako Sailburu María Jesús San José Fagor Arrasateren eta Mondragon Korporazioaren instalazioetan izan da
18083
post-template-default,single,single-post,postid-18083,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-4.2.3,vc_responsive
 

15 martxoa Lan eta Justizako Sailburu María Jesús San José Fagor Arrasateren eta Mondragon Korporazioaren instalazioetan izan da

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José Arrasaten izan da gaur goizean bertatik bertara ezagutzeko Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako Estatuko hamargarrena den Mondragon Korporazioaren errealitatea.

María Jesús San Joséri Taldeko presidente Iñigo Ucínek egin dio harrera, eta Mondragon Korporazioaren ezaugarri nagusiak eta kooperatiba-taldeak epe ertainera eta luzera dituen planak azaldu dizkio.

Sailburuak, bestalde, legealdi honetan Kooperatiben Legearen aurreproiektuari heltzeko Lan eta Justizia Sailaren konpromisoa azaldu die Mondragon Korporazioaren arduradunei, eta adierazi du asmoa dela 2018ko lehenengo seihilekoan bidaltzea Eusko Legebiltzarrera.

Aldez aurretik Fagor Arrasaten izan da San José sailburua, eta aurrez aurre ezagutu ditu instalazioak eta Gipuzkoako kooperatibak etorkizunerako dituen proiektuak.